Izu filmea - Unai Garate / gidoigilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 29a, 23:22

Sharonek jarraitzen du bere nahira tableroa mugitzen xake partidan, erregelak eta aurrean dituenak kontutan hartu barik, inoren harridurari erreparatu barik, eta bere azken pieza mugimenduak, errege beltza hil du kasu honetan... eta errege beltza tablero gainean erortzean ez du soilik egin: klik!... baizik eta: Bummmhh... eta hilketaren ohiartzunak Europako azken bazterreraino heldu da.

Inoiz ezagutu dudan (pertsonalki ez dut ezagutzen Sharon, gaitzerdi!) izu filmeetako zinemagilerik onena izan gura du, horretan dudarik ez dut, eta mundu mailako filmarik dramatikoena zuzendu ere, inoren partaidetza ahalbidetu barik. Eta bere izu muntaiak barregarri uzten du Stanley Kubrick jenioaren “el resplandor” maisu lana. Ezberdintasuna begibistakoa da, Sharonek gertakari errealekin idatzi nahi du bere istorioa, hau ez da fikzioa lagunak, hau ez da txantxa, hau ez da azken orduko emanaldia... hau Coca-Cola enpresaren jabeen, AEBetako ekonomilari adituenen eta militar prestatuenen inperioa eta sarraskia da.

Belen inguruan hildakoak, benetazko hildakoak dira, hilotzak egunero larre lehorretan zenbaezinak dira, Peter Jacksonen “Eraztunen gizona” trilogia osoan baino gehiago. Munduak bueltaka dirau ondino, baina atzera, inoiz judutarrek bizi izan zutena nazien garaian barkatu nahi ez duten esanetara. Eta esan dut, Hammas erakundearen liderraren hilketaren ohiartzuna, Europara eta mundu guztira zabaldu dela, baina munduak entzungor.

Europako Batasunak ez du hilketa hau, eta egungo sarraski etengabea kondenatu, eta aldi berean gure agintariek batasunera eta guztiontzat premiazkoa den (beraien hitzetan) demokraziarako hitzartzen gaituzte.

Israelek, Sharonen kabineteak egunero burutzen dituzten eraso terroristak!!!! kondenatu ezean, nik ez dut nahi inongo batasunaz ezer entzun nahi!, Europak izu filme ikaragarriena produzitzen diharduela ematen du, eta ederra da zinea, baita fikzioa ere, baino Ariel Sharon Eta Bush ez dira Pinokio eta Gepeto!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun