Konpainia bizkaitarreko enpresa batzordeak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, Metallo Chimique enpresa-talde belgikarrak (Berangoko faktoriako jabeak) elektrolisi atal guztia itxi nahi du, Elmet EAEn kobrearen fintzea egiten duen enpresa bakarra izanik.
Enpresa batzordeak salatu duenez, neurri horren ondorioz, 102 langileetatik 36 geratuko dira kalean Elmet-Berangon. Langileen batezbesteko antzinakotasuna enpresan 25 urte ingurukoa da. Horretaz gain, espediente horren eraginak arintzen laguntzeko, gizarte planik ez du abian jarri nahi Zuzendaritza Batzordeak, kritikatu dutenez. "Gehienbat, 50 urtetik gorakoentzat edota lanpostuan jarraitzeko aukerarik ez daukatenentzat izango da kalterik handiena", azaldu dute.
Gainera, espedientearen eraginak arintzen laguntzeko plan sozialik ezarri nahi ez duela kritikatu dute, espediente hori "50 urtetik gorako langileentzat, enplegurako aukerarik gabekoentzat, bereziki garestia" dela salatuz.
Azkenik, langileek datorren astean mobilizazioek hasiko dituztela iragarri du, eta Eusko Jaurlaritzak "doako desegite hau geldituko ez duenaren" beldur direla gaineratu.