Hala ere, arduradunek adierazi dutenez, partehartzaile kopurua mugatua da guztietan, eta kopuru hori betetzen ez bada, ikastaroren bat bertan behera utzi dezake Kultur Etxean. Halaber, gehiegizko kopurua gaindituko balitz, Berangon erroldatuta daudenak lehentasuna izango lukete. Hau guztia dela ere, oraindik kopuru maximoa gaindituz gero, onartutakoak zozketa bidez zehaztuko lirateke, apirilaren 23an, 19:00etan, Berangoetako Kultur Etxean.
Tai-Chi ikastaroa
Tai-Chi-a mugimendu jarraipen bat da. Bertan adimena, gorputza eta ispiritua harmonia perfektuan uztartzen dira. Cheng Man Ching-en (Master of 5 Excellences) esanetan, Erlaxatzeak gorputza laguntzen du eritasunak alderatzeko orduan, chi-a laguntzeaz gain, odola uniformeki jariarazten du, arteriak eta zainak harmonizatzen ditu, barneko bost organoak orekatzen ditu eta hiru berotzaileak irekitzen ditu. Nola sartuko da eritasuna gorputzean?. Arbasoek zera esaten zuten: Medikurik onena oraindik gaixo ez dagoena osatzen duena da eta Taijia medikurik onenaren botika fina da.
Tai-Chi ikastaroa Aste Santu ostean hasiko da eta bertan edonork parte har dezake inolako adin-mugarik gabe. Apirilaren 20an hasita, astearte eta ostegunero egingo da ekainaren 24ra arte, 9:00etatik 11:00etara, Santa Anako Kultur Etxean (ordutegia alda daiteke izen ematearen arabera). Hiruhileko osoaren prezioa 10 eurokoa da eta apirilaren 16ra arte dago zabalik izena emateko epea, Berangoetako zein Santa Anako kultur etxeetan.
Antsia kontrolatzeko ikastaroa
Eguneroko jardueran estresa eta antsietatea sortarazten dute haibat faktorek. Antsia hau ekidiezina izanik, orain badago kontrolatzerik Erlaxapen eta Autoezagutza ikastaroaren bitartez. Erlaxapenaren bitartez hobeto sentiarazten eta ongizatea emendatzen ikasiko dute ikastaroan parte hartzen dutenek.
Ikastaroa apirilaren 26an hasiko da eta astelehenero egingo da, 17:00etatik 19:00etara, ekainaren 28ra arte (10 saio). Berangoetako Kultur Etxean izango da eta prezioa 12 eurokoa. Ikastaroa Teresa Alonso psikologo klinikoak emango du.
Lerro-Irristaketa ikastaroa
Lerro-iristaketan ikasteko edota euren teknika hobetzeko aukera izango dute nahi duten guztiek, apirilaren 24tik aurrera. Ikastaroa larunbatero egingo da Santa Anako Kultur Etxeko enparantzan, 12:00etatik 14:00etara. 15 eurokoa da salneurria eta Zona Verde irristaketa Klubeko begirale adituek emango dute.
Umeentzako Igeriketa-Ikastaroa
Sopelako Udal Igerilekuan egingo da eta Ludotekara joateko adina duten ume guztiek parte har dezakete ikastaroan, 7 urtetik aurrera. Apirilaren 19an hasi eta astelehenero burutuko da 18:00etatik (autobusa hartu) 19:40ak arte (Berangoetara itzulera). Honela, ekainaren 28ra arte luzatuko da ikastaroa. Salneurria 18 eurokoa da., autobusa eta igerilekuko begiraleen zerbitzuak barne direlarik. Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.
Informazio gehiago:
Berangoko Kultur Etxeak
94 668 21 43 / 94 668 11 79
www.berango.net