Umeen artean irakurzaletasuna bultzatzeko ekitaldia bihar Gorlizko liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 1a, 19:54

Apirilaren 2an Haur eta Gazte Liburuaren Eguna ospatzen da nazioarte mailan, hain zuzen ere, Hans Christian Andersenen ipuin idazlearen jaiotzaren urteurrenean. Hori dela eta, umeen artean irakurzaletasuna bultzatzeko ekitaldia antolatu du Gorlizko Udal Liburutegiak. Arratsaldeko zazpietatik aurrera, ipuin kontalari emanaldiarekin gozatu ahal izango dute, Apika taldearen eskutik, Eloisa Artaza kaleko Erakusgelara batzen diren neska-mutikoek. Saioak "Ipuin-opari" izenburua du eta liburuz mozorrotuta agertuko dira Apikakoak. Besteak beste, ipuin klasikoak eta gaur egunekoak kontatuko dituzte.

Liburutegitik adierazi dutenez, liburua eta liburutegiaren mundura jendea erakartzea da helburua. Hori dela eta, urteko egitarauaren barruan, apirila aukeratu dute lehendabiziko ipuin kontalari zaioa antolatzeko, "liburuaren hilabetea" dela aitzaki. Liburutegia ezagutzera emateko, honekin zerikusia daukaten gaiak ere (karneta, liburu-trukea...) azalduko dituzte biharko ekitaldian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun