Ikasleen artean, berriz, Iñaki Antiguedadek irabazi du oraingoan ere, nahiz eta aurrekoan baino alde txikiagoa atera dion bigarrenari: 735 boto. Izan ere, Iñakik 6.306 boto lortu ditu gaur, eta Iñakok 5.571.
Parte hartzea:
* Doktore funtzionarioak: % 82,87.
* Ikerkuntza eta irakaslegoko besteak: % 60,7.
* Ikasleak: % 22,49.
* Administrazio eta Zerbitzuetako langileak: % 74,32.
* Boto zuria: % 5,5.
Emaitzen guztien taula hemen duzu ikusgai.
Juan Ignacio Perez
Juan Ignacio Perez Iglesias Salamancan jaio zen 1960an, eta txikitan Bilbora etorri zen bizi izatera. Euskaldun berria da, eta irakaslea EHUn 1985a ezkero, non katedraduna baita Fisiologian.
Pello Salabururen agintealdian Euskara errektoreorde izan zen, eta 2000. urtean Euskara Normalizatzeko bigarren plana aurkeztu zuen. Urte hartan bertan, bi boto falta izan zitzaizkion EHUko errektore izateko, Manu Monterok irabazi zionean.
Gaur iluntzean Radio Euskadin hitz egin du errektore berriak, eta esan du bere programa eramango duela aurrera, nahiz eta saiatu eskua luzatzen aukeratuak izan ez diren beste aukera batzuei. Iñaki Antiguedadek, ostera, zorionak eman dizkio irabazleari, eta babes kritikoa eskaini.
EHUko errektorea aukeratzeko hauteskundeak - Berriaren webgune berezia