Getxoko Udaltzaingoak 22 urteko gazte getxotarra atxilotu zuen azteazkenean, 84 urteko emakumezko bati, indarrez tira eginda, poltsa lapurtzeagaitik. Atxilotua, ohizko gaizkilea eta J.B.B. inizialduna, epailearen aurrera eraman zuten.
Gertakariak joandako asteazkenean izan ziren, San Nikolas enparantzaren inguruetan. Ustezko lapurra emakumearen parean jarri eta iseka hasi zitzaion, poltsa kentzeko keinua egitearekin batera. Gazteak buruko arazoak zituela pentsatu zuen emakumeak eta ez zion inolako kasurik egin. Baina aipatutako gizonak, inguruetan dagoen Getxo Antzokiko enparantzaraino jarraitu eta, bertan, poltsa kendu zion.
Emakumeak Getxoko Udaltzaingoan salatu zuen gertatutakoa eta, bi ordu pasa eta gero, gaztea atxilotu zuten polizia agenteek Algortako Portu Zaharrean. Ondoren, epailaren aurrera eraman zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.