Hitzarmen honen barruan, Arrigunaga eta Gorrondatxe hondartzen inguruetan Aldundiak jarritako instalakuntzen eta komunen garbiketa ere sartzen da. Gastuei aurre egiteko beharrezko diru kopurua foru erakundeak emango dio Getxoko Udalari. Akordioa lau urtetarako izango da, eta ondoren luzatu ahal izango da. Horrela, aurten 278.500 euro jasoko ditu Udalak 10 hilabetetan zehar egiteko garbiketa; 338.363 euro 2005ean; 348.514 euro 2006an eta 358.969 2007an.
Hondartzetan dauden elementuen garbiketaz eta mantenimenduaz ere arduratu beharko da Udala. Besteak beste paperontziak, dutxak, jolasguneak... Hala ere sor daitezkeen ustekabeak bere eskumenetatik kanpo egongo dira.
Udan egunero burutzen den garbiketarekin batera, urtean zehar, Aldundiak egiten zituen garbiketaldiak ere mantenduko dira. Hondartzetako mantenimendu zerbitzua udalerriko garbiketaz arduratzen den CESPA enpresarekin adosteko asmoa du Gobernu Batzordeak, Zarraoaren arabera, "hondartzak era egokian izateko koordinazio haundiago lortzeko"