Getxoko presoen senitartekoei laguntzak bertan behera utzi ditu epaileak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 2a, 22:40
PPk horren kontra jarritako helegitea ebatzi artean, Getxoko Udalak herriko preso politikoen senitartekoei ematen dien dirulaguntzak bertan behera utzi ditu epaileak, Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. EAJ, EA eta IU-EB alderdiek osatzen duten Udal Gobernuak gai honen inguruan politika kritikatzearekin batera, PPk eta PSE-EEk diru laguntza horien kontra egiten ari diren kanpainia salatu dute.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideen hitzetan, alde batetik, Getxoko Udal Gobernuak (EAJ, EA eta IU-EB) "politika nahasia" darama gai honen inguruan. "Diru laguntzak ez dira nahikoak, ez dira finkatutako epean ordaintzen, kasu batzuetan ez dira ordaintzen lekuz kanpoko aitxakiak jarrita...", nabarmendu dute. Eta, oro har, laguntza horien kontra "PP-PSOE alderdiek antolatuta daukaten kanpainari aurre egiteko, justifikazio ahulak" ematea egotzi diete hiru alderdiei.

Gaiaren inguruko albisteak:

Presoen senideei dirulaguntzak epaitegira eramango ditu Espainiako Abokatutzak (2004 Mar 08)

Presoen senideen dirulaguntzen berri emango du Estatuko Abokatutzan Getxoko PPk (2004 Ots 23)

ETAri laguntzea egotzi die Zarraoa eta IU-EBri Getxoko PSE-EEk (2004 Ots 23)


Informazio gehiago:

Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimendua
e.mail: oihua@kaixo.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun