Bazen garaia Arrigunagako "skatepark"-a berriztatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 2a, 23:16
Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Oso ondo deritzot Getxoko Udalak "Canterako" aurrekontua onartu izana. Bertan, udalerriko gazteria zein hainbat urtetan patinatzen dabiltzanak biltzen dira aspaldidanik. Lehiaketan egiten dituzte eta berton dute aisialdirako leku aproposa eta patinatzen ibiltzeko toki paregabea.

San Juan bezperan egiten duten jaialdiari paregabea deritzot. Aukera aparta "skate"aren familia handia ekainaren 23a ospatzeko. 16 urte igarota, beharrezkoa zen egoera aldaketa auzotarren onurarako.

Getxoko 8 lagun batu ziren egunean hasi zen dena, lehendabiziko aldapa jarri zutenean. Patinatzen ez zekiten eta kanpoko jendea ekartzen hasi ziren erakustaldiak egiteko. Hainbat urtetan hobetu nahian ibili da talde horrek.

Laburbilduz, zer dela egon da hainbeste urte proiektua onartzeko udal erakundea? Dirua falta ez zaielako ez da izango! Gehien praktikatzen diren kirolak diruz laguntzen dituzte eta besteak galtzeko arriskuan. Lanean jarraitzen duen jendearengatik ez balitz... batek daki.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun