M-11, zerbitzu sekretuek egin eta Espainiako komunikabideek erabili eta isildu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 3a, 00:15
Xarlo Etchezaharreta askatzeko eskatu dute Kalegorriako kideek

Kalegorria aldizkariak "11-M. La CIA proporcionó a la Ser y a ‘El País’ datos clave que negó al juez Ruiz de Polanco para su investigación sobre Al Qaeda" izeneko ikerkuntza gaia argitaratu du apirilean zehar plazaratuko den 27. zenbakian. Gaur Bilboko La Bolsa zentro zibikoan emandako aurrerapenean, agerkari horretako eta IPES-GITEko kideek adierazi dutenez, iragan martxoaren 11an, Madrilen izan ziren atentatuen ondotik, "informazio interesatuak besterik ez dira izan komunikabide gehienetan. Boterearen helburu bakarra, ustezko egileen inguruan informazio trakestuak ematea izan da". Izan ere, "aurrez jakin eta ezkutatu ziren informazioak edo atzerriko zein Estatuko zerbitzu sekretuek gertaera latz horretan izan duten parte hartzea edo utzikeria" jarri nahi dute mahai gainean Kalegorriakoek.
Ildo berean, martxoaren 14an espainiar Estatuko hauteskundeetan izandako emaitzaren ondorioz, komunikabide jakin batzuek izandako jarreraren inguruko eztabaidak martxoaren 11a aurretik komunikabide horiek esandakoa estali dute, euren iritziz, "tartean, Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzu sekretuek eskura emandako informazio interesatuak eta baita atentatuak gertatu eta gero zentzu berean emandakoak ere". Hori guztia, 2001eko irailaren 11an New Yorken eta Washingtonen gertatutakoaren ondotik sortutako "gezurraren beste zati bat baino ez" dela frogatu nahi dute ikerkuntza gai horren bidez.

Xarlo askatzeko aldarrikapena

2003ko irailaren 31tik Soto del Real espetxean dago Xarlo Etchezaharreta Kalegorriako zuzendaria. Gaurko ekitaldian ere, kaleratua izan dadila eskatzeko, bere irudia zeukan kareta jantzita eman du prentsaurrekoa aldizkariko kideetako batek.

Xarlo Etchezaharreta 2003ko irailaren 28an atxilotu zuten Abadiñon eta hiru egun geroago Soto del Realera eraman zuten. ETAko kide izatea leporatzen dio Garzon epaileak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun