Generoen araberako lan-aukeraketa isladatzen jarraitzen du Getxo-Leioako LHZk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 5a, 22:19

Getxo-Leioako Lanbide Hastapenerako Zentroan araututako hezkuntzan ez jarraitzea erabaki duten 16 eta 20 urte bitarteko 90 gaztek hartzen dute parte. Hezkuntza honen bitartez lanbide bat bilatzen saiatzen dira. Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, partaidetzak mutilek eta neskek generoen arabera egiten duten hautaketa desberdina isladatzen jarraitzen du. Gainera, gero eta gazte etorkin eta gutxiengoko taldeetako kide gehiago daude.

Une honetan 34 ikasle amaitzen ari dira XIV. Plangintzako formakuntza eta praktiken aldia, Zurgintza, Sukalde Laguntza, Gizarte Zerbitzuak eta Haztegi eta Lorazaintza tailerretan banatuta. Parte hartzaileen ehuneko 75, mutilak dira eta gainontzekoak neskak. Beste alde batetik, XV. Plangintzako Galdaragintza, Iturgintza, Merkataritza eta Pintura tailerretan parte hartzen ari diren 57 lagunei dagokienez, mutilen kopuruaren portzentaia ere berbera da.

Iñaki Zarraoa alkatearen arabera, datu hauek eraskusten dute zentroko parte hartzaileen artean ere, gizartean, generoari lotuta dagoen lan banaketa errepikatzen dela. Horrela, XIV. Plangintzan parte hartzen ari diren 9 emakumetatik 8 Gizarte Zerbitzuetako tailerrean daude eta bestea Haztegi eta Lorazaintza tailerrean. XV. Plangintzan dauden 14 nesketatik, 13 Merkataritzako ikastaroa egiten ari dira eta bestea Iturgintzakoa.

Getxo eta Leioako Lanbide Hastapenerako Zentroko XIV. eta XV. Plangintzetako partaideen profilek gazte etorkinen partaidetza handiago erakusten dute (4 lagun), eta baita gutxienengoko taldetako kideena ere, etnia ezberdinei dagokionez zein ezinduak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun