Adin txikiko bi atxilotu dituzte Erandion kotxea lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 5a, 23:00

Ustez ibilgailu bat lapurtzeagatik, hurrenez hurren, 13 eta 15 urteko adin txikiko bi atxilotu zituen atzo Erandion Ertzaintzak. Lapurtutakoen zerrendan zegoen kotxea eta Txorierriko korridorearekin lotzen den BI-637 errepideko zatian utzi zuten abandonaturik lapurrek.

Arratsaldeko seiak baino apur bat beranduago Erandioko bizilagun baten deia jaso zuen Ertzaintzak, adingabekoak ziruditen bi gaztek kotxea abandonatu zutela iragarriz. Bertara joan ziren polizia agenteek ibilgailua lapurtua izanaren antza zeukala egiaztatu (kalteak zituen zerrailak eta zubia eginda zegioen) eta telefono deia egin zuenak emandako datuekin bat zetozen bi gazte atzeman zituen, Enekuri bidean autostopa egiten.

Beasain eta Galdakaoko, 13 eta 15 urteko bi gazteak komisaldegira eraman zituzten, kotxearen jabea bilatu artean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun