Zarraoak, berriz, Bilboko Abando eta Errekalde, Arteaga, Plentzia eta Ondarroako udal batzarren sostengua eduki du. Guztira, 108 izan dira hautes-prozesuaren lehenengo itzulian parte hartu duten udal mailako exekutibak.
Bizkai Buru Batzarrerako hautagai izango da Zarraoa (2004 Mar 23)
EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria aukeratzeko hautes-prozesuaren lehen itzuliaren bozka zenbaketa atzo amaitu ostean, 94 udal batzordeen sostengua lortu du gaur egun lurraldeko exekutibako buru den Iñigo Urkulluk. Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak, berriz, 14 udal erakundetan lortu du irabaztea. Besteak beste, Bilboko 12 udal batzarretatik hamarretan gailendu da Urkullu, baita Zarraoa alkate den udalerriko Getxo, Ondarreta eta Algortakoan ere. Eta Ezkerraldeko guztietan, eta Bermeo, Galdakao, Basauri, Gernika edota Durangon ere bai.