Artepeta eta Barrikako udaletxerako gurutzagunean errotonda egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 6a, 22:03

Barrikako Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker, Artepetan eta udaletxera bidean dagoen gurutzagunean errotonda bat egiteko obrak onartzea erabaki du gaur Bizkaiko Foru Aldundiak. Foru erakundetik adierazi dutenez, zonalde horretako segurtasuna hobetu eta ibilgailuen abiadura murrizten lagunduko dute lanek, bide batez, BI-2122 errepideko funtzionaltasuna eragiteko. Lortutako akordioaren arabera, gehienez 300 mila euro jarriko ditu Aldundiak, eta obrak zuzentzeaz arduratuko da Barrikako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun