Herrigunean 30 farola berriztatu ditu Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 6a, 22:17

Sopelako erdiguneko oinezkoentzako guneetan, 30 kaleargi aldatu ditu Udalak, aurrekoak argi nahikoa ematen ez zutelakoan. Farola berriek estaldura opakoa daukate argia goikaldetik ihes egin beharrean, behekaldera isladatzeko. Horretaz gain, kaleargien oinak ere aldatu egin dituzte, lehen zeuden zutabe galbanizatuen ordez, artistikoago batzuk jarriz. Orotara, 28 farola aldatu dituzte udaletxe parean, bost beso dituen beste bat Jauregizar plazan, eta beste horrenbeste Urrutikoetxea kalean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun