Lehergailua zirudien maleta indargabetu dute Tamarisesetik hurbil

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 6a, 22:41

Ustez barruan lehergailua zeraman maleta indargabetu du eguerdian Ertzaintzak, Algortako Ereaga hondartza parean dagoen Tamarises hotelaren ondoan. Polizia autonomikoak bertatik paseatzen zebilen lagun baten deia jaso du, 12:30ak aldera, Tamarisesetik metro gutxira dagoen lorategi txiki batean, maleta susmagarria zegoela jakitera emanez. Aipatutako hotelan eta beste alboan dagoen Igeretxen zegoen jendea irtenarazi eta Ereagara sartzeko eta Portu Zaharrera biderako errepidea moztu du, denbora gutxira, Ertzaintzak. 14:15ak aldera, lehergailuak indargabetzeko robotak eztanda kontrolatua burutu ostean, telefono mugikorra, kableak eta hutsik zegoen bonboi-kaxa bat baino ez zeudela barruan egiaztatu ahal izan dute artezilariek, baina leherkaririk ez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun