Aberri Eguna 2004

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 9a, 22:25

Hainbat eragilek eskaera hori plazaratu duten arren, aurten ere Aberri Eguna ez da bateratua izango. Izan ere, ekitaldi propioak antolatu dituzte igande honetarako (apirilaren 11a) hainbat alderdik, EAJk, EAk eta ABk, besteak beste; eta erakunde zenbaitek: hala nola, Nazio Eztabaidaguneak eta ezker abertzaleko zein EAJ-EAren Udalbiltzek. Batasunak ez du ekitaldi propiorik egingo eta Udalbiltzak eta Nazio Eztabaidaguneak antolatutako ekitaldietara joateko deia egin du. Aralarrek, berriz, Nazio Eztabaidagunekoarekin eta ABrenarekin bat egin du.

Beste alde batetik, Aberri Eguna herriz herri egitera ezker abertzaleko udal hautetziek egindako deialdiaren barruan, bi ekitaldi daude deituta Uribe Kosta eskualdean; bata Plentzian eta bestea Erandion. Azkeneko hau udaletxe aurrean izango da 12:00etatik aurrera.

"Herri ugari Europa batean" lelopean, Euskal Herriaren naziotasuna eta erabakitzeko eskubidea, eta Europa eraikitzea lotuko ditu EAJk, Bilboko Nazioarteko Erakustazokan, 18:00etan egingo den ekitaldi politikoan. Juan Jose Ibarretxe eta Josu Jon Imaz izango dira besteak beste. Bestalde, "nazio solidarioa" aldarrikatu nahi dute igandean, "indarkeria, mehatxua eta estorsioa kanporatzea" eskatuz, eta preso dauden pertsona guztien duintasuna errespetatzeko deia eginez. Era berean, emakumeen aurkako indarkeria txarretsi eta homosexualen eskubideak zein hizkuntz eskubideak errespetatzeko premia azpimarratu nahi dute.

EAJ: "Aldaketez josiriko mundura egokitu behar du abertzaletasunak" - Berria (2004 Api 09)

EAk, berriz, Europan integratutako Euskal Herri independientearen aldeko aldarria egingo du, Gernikako Santanape frontoian, 17:00etatik aurrera egingo den ekitaldi politikoan. Begoña Errazti EAko presidenteak eta Unai Ziarreta idazkari nagusiak hitz egingo dute.

EAk dio "burujabetasunaren aldeko pausoak" emateko sasoia dela - Berria (2004 Api 09)

Ezpeletan festa giroan ospatuko du ABk Aberri Eguna, "Herri bat gara" lelopean. Goiza politikari dedikatuko diote. Besteak beste, "Iparraldeko mugimendu abertzalearen historia" liburua aurkeztuko du Igor Ahedo Gurrutxaga soziologoak, Herriko Etxean, 11:00etan. 14:00etan, berriz, ABren mintzaldia. Leonie Agergarai eta Antton Kurutxarri ABko idazkaritzako kideek hartuko dute hitza. Ondoren, herri bazkaria, herri kirolak eta dantzaldia egongo dira. EAJko IBBk, Aralarrek, Zutik-ek eta LABek ordezkaritza igorriko dute ABk Ezpeletan antolatu duen ospakizunera.

Ezpeletan, besta giroan - Berria (2004 Api 08)

Josu Senosiain (PSN) Barañaingo alkatearedebekuaren ostean, Nazio Eztabaidaguneak Aberri Eguneko ekitaldia Iruñeko Tres Reyes hotelean egitea erabaki du. Hasiera batean, Barañaingo Auditorioan egitekoa zuen ekitaldia Nazio Eztabaidaguneak, baina herenegun jakin zuten alkateak debekatu egin duela. Harrezkero, hainbat harreman izan dituzte alkatearekin zein udaleko taldeekin, «gaizki ulertua» konpontzeko, baina aurrera egitea zaila zela ikusita, ekitaldia lekuz aldatzea erabaki dute. Ordua aurreko bera izango da: goizeko 10:30. Ekitaldi horetan gatazkaren konponbiderako proposamena eta nazio eraikuntzarako txostena publikoki aurkeztuko dituzte, baita Nazio Eztabaidagunearen prozesua hasieratik jasotzen duen liburua ere.

Tres Reyes hotelean egingo dute proposamenen aurkezpena etzi - Berria (2004 Api 09)

Debekuaren arazoa bideratua duela dio Nazio Eztabaidaguneak - Berria (2004 Api 08)

Hain zuzen ere, alderdien gaineko deialdiei protagonismoa emateko, Nazio Eztabaidagunearen eta ezker abertzaleak bultzaturiko Udalbiltzaren ekitaldiekin bat egingo du Batasunak. Aurtengoan, lehenengoz, Batasunak ez du Aberri Egunean ekitaldi berezirik antolatuko. Izan ere, Otegiren esanetan, egun hori "ez da alderdien eguna".

Eztabaidaguneak antolaturiko ekitaldiarekin bat egin du Udalbiltzak - Berria (2004 Api 09)

Alderdien gaineko deialdiei emango die protagonismoa Batasunak - Berria (2004 Api 07)

Udalbiltza berrantolatzeko konpromisoa hartu dute hainbat udal hautetsik - Berria (2004 Api 01)

Aralarrek, berriz, Nazio Eztabaidagunearen eta ABren ekitaldiekin bat egin du.

"Abertzaleen bat-egitea" aldarrikatu du Aralarrek Aberri Egunaren atarian - Berria (2004 Api 08)


Agiriak

ELA sindikatua

LAB sindikatua

Batasuneko Mahai Nazionala

Eusko Alkartasuna

Udalbiltzaren manifestua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun