Nekatuta ote dago Ingalaterrako rugby selekzioa?

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 10a, 20:31

Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Harrituta gelditu gara Frantzia eta Ingalaterrak "Sei Nazioak" rugby txapelketan elkarren aurka jokatzen ikustearekin. Frantzia izan da gehienbat harrituta utzi gaituena, azken urteko txapeldunekin jokatutako partida dela eta. 24 eta 21 irabazi diote orain arte munduko talderik onena zenari. Gainera, "Gran Slam" delakoa egitea lortu dute, hau da, bost partiduak eta txapelketa irabaztea.

Irlandak ere oso ondo jolastu du, Frantziaren aurka baino ez du galdu. Zer gertatuko ote zaio Ingalaterrari 2003ko azaroko mundiala irabazi zuenetik? Niri iritziz, nekatu egin dira jokalariak hainbeste partida jokatzeagatik: Europa Liga, Ingalaterrako Liga eta beste hainbat. Edo bestela, inoiz baino hobeto dabil Frantzia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun