Istripuak - Nahikari Ayo / Bertsolaritza irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 19a, 23:36

Aste Santuko oporrak bukatuak dira (ikasleok beste aste bat eduki dugu jai, merezita gainera). Opor hitza esaterakoan gauza asko etortzen zaizkigu burura: hondartza, mendia, parranda, lasaitasuna eta istripuak. Behintzat, hori da niri bururatzen zaidana. Oraingoan izenburu bezala “istripuak” jartzea erabaki dut, horri buruz hitz egin nahi dudalako.

Guztiok entzun dugu Aste Santuan Salamancan gertatuko istripua: 6 gazte hilda eta beste bi oso larri zauriturik. Uste dut denok sentitu genuela gazte hauen heriotza. Parrandatik etorri, alkolemia kontrolak saihestu nahian eta “paso a nivel” batean geratu ziren. Tamalgarria benetan.

Baina zenbat aldiz ikusi ditugu irudi hauek telebistan? Zenbat aldiz kotxe hori txikituta? Zenbat aldiz familiaren samina? Zenbat aldiz lagunak negarrez? Zenbat buelta eman dizkiote kontu honi? Horrela ez dugu ezer ere ez lortzen, soilik familiaren samina areagotzea.

Teleberria ikusten nengoela, negar malko batzuk isuri nituen. Gazte horiek nola galdu zutelako bizitza eta batez ere beste oroitzapen batzuk etorri zitzaizkidalako burura. Katez aldatu eta kontu berdina bueltaka, azkenean negarrez bukatu nuen.

Pentsatuko duzue ia zergatik bukatu nuen negarrez. Lehen aipatutako oroitzapen horiek, ez dakit onak edo txarrak diren. Nik ere lagun bat galdu nuen istripu batean. Ez da kasu berdina, bera mendian hil baitzen. Deitu zidatenean esateko bizia galdu zuela ez nuen sinisten. Ostegun batean hil zen eta ni domeka baten berarekin egon nintzen, guztiz pozik zegoen karrera hastear baitzegoen Arrasaten. Ostegun goizean mendira joan, han jauzi eta hil zen.

Azaldu ezinezkoa da barruan daukagun mina eta telebistek bakarrik bilatzen dute morboa. Gutxien behar duzuna da komunikabideetan behin eta berriz entzutea nola gertatu den istripua, behin eta berriz zerraldoa ikusi... Uste dut nahikoa esan dudala, egia esateko ez daukat indar gehiagorik ezer esateko. Bukatzeko, bakarrik esan komunikabideei kontua edukitzeko zer ateratzen dutenarekin eta gogoratzeko pantallaz bestaldeko jendearekin.

P.D: Abenduaren 24an San Nikolas plazan egon zinetenak nire bertsoa entzungo zenuten, baina hor abestutako azken puntua gogoratu nahi dut nire omenalditxoa egiteko Jagobari. “Algortako Scouteko lagunak / ez zaitugu ahaztuko!” . Nahiz eta gure artetik joan beti egongo zara gurekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun