Ertzaintza herriarentzako polizia izan beharko litzateke eta ez herriaren aurkakoa. Herrietako kaleak zaindu beharko lituzkete eta ez hirietakoak bakarrik.
Adibidez, gure herrian badaude 16-20 urte bitarteko gazteak Bihotz Alai plaza, motorrekin izorratzen ari direnak. Aldi berean, umeei eta hauekin dauden aita-ama eta amonei estropozu egiten diete. Udaltzainek ez diete kasurik egiten.
Nire ustez, gauzak seriotasun handiagoz hartu beharko lituzkete, kotxean horrenbeste paseatu beharrean. Ondorioz, zertarako balio du Ertzaintzak? Denok ordaintzen dugun polizia da eta herritar guztiak laguntzeko egon beharko litzateke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.