Bihar inauguratuko da Leioako campuseko kiroldegi berria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 20a, 23:56

"Martxoaren Hamaika" izango du izena, Madrilgo atentatuetan hildakoen omenez

Leioako campuseko kiroldegi berria inauguratuko dute asteazken honetan (apirilak 21) Juan José Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Manuel Montero EHU jarduneko errektoreak. Ekitaldia 12:00etan hasiko da. EHUtik jakinarazi dutenez, Madrilgo atentatuetan hil ziren pertsonen omenez "Martxoaren Hamaika" izena edukiko du kiroldegiak eta 45.000 metro koadroko hedadura.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun