Bi lagun atxilotu dituzte, trafiko segurtasunaren aurkako ustezko delituengatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 20a, 23:58

Bi adingabe atxilotu dituzte, ustezko lapurreta delitu batengatik

Udaltzaingoak bi lagun atxilotu zituen joan den asteburuan, udalerrian, trafiko segurtasunaren aurkako ustezko delituengatik. Bata Algortako Etorbidean atzeman zuten ostiralean, abiadura txikiegian ari zela, eta bestea, larunbatean Areetako Bidebarrieta kalean aurkako norabidean zebilela. Biek onartutakoa baino alkohol maila handiagoa zeukaten odolean.

Lehenengo atxiloketa joan den apirilaren 16an gertatu zen, Algorta Etorbidean. 36 urteko atxilotua, O.B.G, Algorta Etorbidetik ari zen zirkulatzen, 23:37ak inguruan, abiadura txikiegian. Bi udaltzainek alkoholemia azterketa egin zioten eta odolean onarturikoa baino lau aldiz alkohol maila handiagoa zuela ikusi zuten. Ondorioz, atxilotu eta epailearen esku utzi zuten. Era berean, jakin zen epailearen agindu bat zegoela atxilotua harrapatzeko, iruzur eta osasun publikoaren aurkako delituengatik.

Bestetik, bigarren atxiloketa joan den apirilaren 17an gertatu zen, 03:42an, Areetako Bidebarrieta kalean. 43 urteko atxilotua, R.B.A, aurkako norabidean ari zen zirkulatzen. Alkoholemia azterketa egin zioten eta odolean onarturikoa baino bost aldiz alkohol maila handiagoa zuela ikusi zen. Atxilotu eta epailearen esku utzi zuten, trafikoaren aurkako delitua egotzita.

Bi adingabe atxilotu dituzte, ustezko lapurreta delitu batengatik

Beste alde batetik, bi adingabe atxilotu zituzten, apirilaren 16an, udaltzainek, Algortako Telletxe kalean egindako ustezko lapurreta delituarengatik. Objektu zorrotz batekin kaleko telefono kabina manipulatzen ari ziren 16 eta 18 urteko bi gazte ikusi zituzten polizia agenteek. Udaltzainak ikusi eta adingabeek korrika ihes egin zuten baina harrapatu, atxilotu eta epailearen esku utzi zituzten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun