Algeciraseko espetxera autobusa Algortatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 20a, 23:58

Apirilaren 24an (larunbata) Algeciras eta Bapaumeko espetxeetara martxa nazionala antolatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Espainian eta Frantzian Euskal Herritik urrunen dauden espetxeetara alegia. Algortatik ere autobusak egongo dira: besteak beste, Faduratik abiatuko dira 23an eta hurrengo egunean, 24an, elkarretaratzea egingo da, eguerdiak aldera, Algeciraseko espetxearen aurrean. Autobusa bueltan izango da Algortan igande goizalderako. Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, lehenbailehen eman behar da izena autobusen plazak zehaztu ahal izateko.

Informazio gehiago:

Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimendua
oihua@kaixo.com

Algortako Amnistia Taberna
Gorrondatxe Herriko Taberna

Bapaume eta Algecirasko espetxeak dira aurtengo martxaren jomuga (BERRIA 2004.03.30)

Apirilaren 24an egingo dituzte martxak, eta euskal presoen eragiletza politikoa eskatuko dute

Amnistiaren Aldeko Mugimenduek urtero espetxeetara egiten duten martxak bi jomuga izango ditu aurtengoan: Algeciras (Espainia) eta Bapaume (Frantzia). Martxa apirilaren 24an egingo dute, baina bertan parte hartu nahi duten herritarrek egun bat lehenago hartu beharko dute autobusa, presoen senide eta lagunek astebururo-astebururo egiten duten moduan. Apirilaren 23ko iluntzean irtengo dira autobusak Euskal Herriko lurralde guztietatik. Abokatu, preso ohi eta senideek martxan parte hartzeko deialdia egin zuten atzo Donostian eskainitako prentsaurrekoan.

Espainia eta Frantziako Estatuetako espetxeak kontuan hartuta, bi horiek dira Euskal Herritik urrutien daudenak. Euskal presoensenideek, hain zuzen ere, 974 kilometro egin behar dituzte Bapaumera joateko eta beste hainbeste handik itzultzeko; Algeciraseraino, berriz, 1.234 kilometro daude. Egun bi presok dute euren destinoa Bapaumen ÐAgurtzane Delgadoeta Julia MorenoÐ eta beste hamabi preso daude Algecirasen. Atzoko agerraldian Joxean Agirre preso ohiak azaldu zuenez, martxa horietan parte hartzeko «arrazoi ugari» daude, baina aurten lau arrazoi nagusi izango dituzte oinarri gisa.

Eragiletza politikoa helburu

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak euskal gatazkan eragile politiko izateko duten eskubidea izango litzateke martxaren ardatzetako bat. «Presoen giza eskubideak aldarrikatzearekin batera, haien eskubide politikoak ere aldarrikatuko ditugu; batez ere, hainbatetan aipatu izan dugun bezala, eragile politiko izateko duten eskubidea», azaldu zuen Agirrek. Eskubide hori bermatzeko, hala ere, ezinbestekoa iritzi zion presoak Euskal Herrian egoteari; «bereziki zaila baita eragile politiko izatea Algeciraseko espetxean zigor ziega batean badaude, edo Frantziako espetxebatean bakartuta badaude».

Sakabanatze politika salatzea litzateke martxaren bigarren ardatza. Atzoko agerraldian «sakabanaketa areagotu» egin dutela salatu zuten, eta horren adibidea dela Euskal Herriko espetxeetan dauden presoen kopurua. «Zortzi preso politiko baino ez daude Euskal Herrian, Basaurin bakar bat ere ez dago, eta osasun arazoengatik Martutenen zeudenhiru preso Manu Azkarate, Koldo Elizetxea eta Joseba Sein ehunka kilometro urrundu dituzte», azaldu zuen preso ohiak. Martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuen ostean gertatutako eraso, jipoi eta mehatxuak ere hizpide izan zituzten, eta «horiek gertatu izanaren arduradunei» erantzukizunak eskatu zizkien. «Aznar eta Acebesek baino lehen hitz egin zuen Ibarretxe lehendakariak, eta Ibarretxeri koroak egin zizkioten Aralar-Zutik, EA, EAJ, PSE eta PP alderdiek», aipatu zuen Agirrek. Jipoiez gain, Kontxi Sanchiz eta Angel Berrueta ere aipatu zituen, eta haiekin gertatutakoa dela-eta isilik jarraitzea ere kritikatu zuen. Azkenik, «Espainiak ezarritako bidea hartzeagatik» Frantziako Estatua egiten ari dena ere salatuko dute martxan, «bizi baldintzen txartzea ezin larriagoabaita han ere, aurretik Espainian gertatu izan den bezala».
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun