Espainiako Kongresuko kultura eta kirol idazkaria izango da Marisa Arrue

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 22a, 20:16

Leopoldo Barreda Bizkaiko PPko lehendakariak gaur jakinarazi duenez, Espainiako Diputatuen Kongresuko Kultura eta Kirol Batzordeko idazkaria izango da Marisa Arrue Getxoko popularren bozeramalea. Madrilen bigarren legegintzaldia egingo du horrela eta, aldi berean, diputatu eta udalerriko zinegotzi izateko asmoa dauka Arruek. Barredak nabarmendu duenez, "egindako izendapenei esker, garrantzi handia hartzen ari da Bizkaiko PP Eusko Legebiltzarrean eta Kongresua osatzeko orduan".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun