Literatur emanaldia bihar Leioan Ibilaldia 2004ren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 22a, 21:15

Apirilaren 30an emanaldia eskainiko du Biarritzeko Baletak Sopelako Urko kiroldegian. Sarrerak salgai daude

Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, literatur emanaldi berezia antolatu dute Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, Leioako Musika Eskolako auditoriumean. Arratsaldeko zortzietatik aurrera, Bernardo Atxaga idazlearen solasaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertara batzen diren guztiek. Sarrera dohainik.

Beste alde batetik, jadanik salgai daude, apirilaren 30an, Sopelako Urko kiroldegian, Biarritzeko Baletak eskainiko duen emanaldirako sarrerak. Udaletxeko hall kulturalean, Ibilaldiko dendetan eta Ander Deuna ikastolan daude eskuragarri, 5 eurotan. 21:00etan hasiko da ekitaldia.

Antolaketan parte hartzeko deia

'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren 30an. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia@ikastola.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun