Alkoholemia frogan baimendutakoa hirukoizteagaitik atxilotua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 24a, 00:02

Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Getxon trafikoaren segurtasunaren kontrako ustezko delitu batengatik, alkoholemia frogan positibo eman eta gero. Atxilotutakoak, J.A.S.P. inizialduna, 35 urtekoa eta Getxoko bizilaguna, baimendutako tasa baino kopuru hiru aldiz handiagoa eman zuen frogan.

Udaltzaingoko iturrien arabera, zerbitzutik kanpo zegoen polizia agente batek maniobra arraroak egiten zituen autoa atzeman zuen, arratsaldeko zortziak aldera, Uribe Kostako errepidean, Bilborako norabidean. Gainontzeko gidarien segurtasuna arriskuan jarrtzen ari zen, talka ez egitearren albo batera joan edo gelditzera behartzen zituen.

Beste udaltzain batzuk autoa geldiaraztea lortu zuten Abantzadako errepidean Asuako bidean. Alkoholemia froga egin ondoren gidaria atxilotu egin zuten trafikoaren segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egiteagatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun