Genero indarkeria dela eta, 24 salaketa aurkeztu ziren iaz Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 24a, 00:22

"Emakumea eta Indarkeria"ri buruzko Getxoko IV Giza Eztabaidarako Foroan txosten garrantzitsuak aztertuko dira

2003 urtean 24 izan ziren Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren aurrean udalerrian jarritako salaketak tratu txarrengatik, bai gizonezkoek bai andrazkoek aurkeztutakoak, Iñaki Urkiza Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradunak gaur emandako datuen arabera. Zinegotziak azpimarratu duenez, ez dago tratu txarrak jasan dituen emakumearen profil zehatzik eta eraso eta tratu txarren ehuneko 10 baino ez ei da salatzen. Egun 18 dira Getxoko Gizarte Zerbitzuetan laguntza ematen zaien emakumeak. "Emakumea eta Indarkeria" izenburupean astelehenean, apirilaren 26an, egingo den IV. Giza Eztabaidarako Foroaren harira egin ditu adierazpenak Urkizak. Getxoko udalerrian, emakumeen alorrean lanean diharduten elkarteek, udal Gizarte Zerbitzuekin batera antolatu dituzte jardunaldiak, Algortako Kultur Etxearen Villamonteko egoitzan egingo dira, eta txosten garrantzitsuak aurkeztuko dira nahi duten guztientzako.

Jardunaldiak 11:00etan irekiko dira ofizialki. 11:30etan, "Distintos abordajes de la violencia hacia la Mujer" izenburupean mahaingurua izango da eta bertan Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzako Biktimak Artatzeko Zerbitzuko kide den Peru Mendibil; Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako aholkularitza legaleko zerbitzuko abokatua den Patricia Verdes; eta Getxoko Udaltzaingoko buru den Jose Souto izango dira hizlari.

Parte-hartzaileen anaitasunezko bazkari baten ostean, 16:00etan ekingo zaie berriz ekitaldiei "Cómo podemos las mujeres prevenir las situaciones de maltrato" izenburuko txostena emango du Etika eta Filosofia irakasle, Lanbroa taldeko kide eta zazpi libururen egile den Mª Jose Urruzola. Foroa 18:00etan itxiko da.

Foro hau antolatzeko arrazoia Getxoko Andrazkoen Elkarteek emakumeak aurkako indarkeriaren arazoaren gainean hausnarketa egin eta gako berriak aurkitzeko ikusi zuten beharrean topa daiteke. Emakumeek jasaten duten etxeko tratu txarrak gizarteko alderdi guztiengan eragina duten giza arazo garrantzitsu batean bihurtu dira, bai hiritarrengan duten eraginagatik baita biktimengan eragindako ondorio fisiko eta psikologikoengaitik. Zentzu honetan, emakumeen aurkako indarkeriaren arazoa azpimarratuz hartu eta garatzen diren neuri eta egitasmoei ikuspegi orokor batetik heldu behar zaie, gaia jorra daitekeen eremuak hartuz.

"Emakumea eta Indarkeria"ri buruzko jardunaldia Getxoko Udalak sustatutako Berdintasun Planaren barruan kokatzen da. Ekimen honek jasotzen du ere "Jabekuntza Eskola" delakoa sortzea, Iñaki Urkizak aurreratu duenez. "Europa mailan garatzen ari den ekimena da eta emakumeak gizartean bete behar duen lekua lortzeko giltzak ematen laguntzea du helburu", zehaztu duenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun