Besteak beste, 9:15ean abiatuko da autobusa Berangotik, igande horretan, herriko Kultur Etxeak antolatuta, eta 21:30ean izango da itzulera. Salneurriari dagokionez, 8,50 euro ordaindu beharko dute bertan erroldatutakoek, eta 10 euro beste herrietakoek. Gainera, antolatzaileek adierazi dutenez, mugatuak dira lekuak. Beraz, lehenbailehen izen ematea komeni da. Horretarako, maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik epea, Simon Otxandategi kaleko Berangoetako Kultur Etxean edota 94 668 21 43 telefono zenbakira deituz.
Plentziatik, berriz, 8 eurotan daude autobuseko txartelak. Informazio gehiago gura duenak Plentziako Kultur Etxera hurbiltzea besterik ez dauka.
Hainbat eta hainbat dira, Uribe Kosta eskualdean, Iparraldeko ikastolen festan parte hartzeko, autobusak jarri dituzten elkarte eta erakundeak. "Geroa egun gurea" lelopean,