Motorra eta auto baten arteko istripuan 16 urteko neska zauritua Erromon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 26a, 22:05

Getxoko 16 urteko neska batek izaera erreserbatuko zauriak jasan ditu gaur, Erromoko biribilgunean gertatutako istripuan, DYAk jakinarazi duenez. Ezbeharra goizeko zortziak aldera gertatu da motor batek eta auto batek aurrez-aurre jo dutenean. Talkaren ondorioz, J.M.G. Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute zauriak sendatzeko.

Beste alde batetik, Ertzaintzak jakinarazi duenez, zauri larriak jaso zituen JA.M.M. 37 urteko gizonak, igandean, goizaldeko ordu batak aldera, gidatzen ari zen Yamaha 600 motorra errepidetik irten eta seinale baten aurka jo ostean. BI-637 errepidean, Abantzadako Leioako tuneleko irteeran gertatu zen ezbeharra eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten zauritua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun