Erandio Goikoan, Arteagako kirol instalakuntzen inguruetan, 36 zuhaitz birlandatzeko lanetan dihardu Erandioko Udala. Astrabudua auzoko Lorentzo Deuna, Bilboko Kontsulatua eta Atxutegi kaleetan eta Trabudu plazan egiten ari diren errepideak eta ezpaloiak zabaltzeko lanak direla eta, kendu behar izan dituzte guztiak.
Zuhaitz guzti horiek gal ez zitezen, Erandio Goikoan birlandatzea egokia zela erabaki zuen Erandioko Udal Batzordeak, Arteagako inguruetan zehazki. Trabudu plazatik kendutako beste bost zuhaitz "Hiru Gurutzeetako aldapa" bezala ezaguna den Astrabudua auzoko lekuan jarri dituzte orain dela gutxi.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.