Martxa 9:30ean abiatuko da, Bilboko Zazpi Kaleetako Esperientzia Geletatik. Bertan, ibilbidearen plano bat eta amaitutakoan Martxoaren Hamaika kiroldegian bazkaria hartzeko egiaztagiri bat jasoko dute parte hartzaileek. Gainera, doako autobus zerbitzua egongo da kirol-instalazio horretatik metroako Astrabuduako geltokira, 12:30etik 14,30ak arte.
Guztira 13 kilometro izango dira, unibertsitatea gizartera hurbiltzeko asmoz, eta unibertsitate-komunitatea eta gizarte osoa, guztion esku dagoen jarduera fisiko baten bitartez, osasun zaintzearen garrantziaz ohartarazteko.
Izen emateko orria (pdf)
"Unibertsitatea tipi-tapa osasunez" izeneko lehenengo martxa antolatu du maiatzaren 2rako