Getxoarten 55 artista gaztek parte hartuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 27a, 22:15

Getxoarteko epaimahaiak 51 proposamen onenak aukeratu ditu Arte Sortu Berrien Aretoan erakusteko. Parte hartzeko 140 eskaera baino gehiago heldu ziren, joandako urteetan jasotakoak gaindituz. Euskal Herrikoak eta Kantabriakoak dira aukeratutako artista gehienak, eta beste autonomia erkidego eta herrialdeetako hainbat ere (Mexiko, Argentina, Kolonbia edo Belgika) izango dira partaide. Egileek beren lanak erakutsiko dituzte Arte Sortu Berrien Aretoan, ekainaren 4tik 6ra arte, Areetako geltoki plazan jarriko den karpapean.

Getxoarte 2004an parte hartzeko hautatuek aurretiko prozesu bat gainditu behar izan dute. 140 artista baino gehiagok izena eman dute aurten, aurreko edizioen eskaera kopurua gainditu delarik. Aurkeztutako materiala eta lanak aztertu ondoren, arte garaikideetako adituek osatutako epaimahaiak 51 proposamen hautatu ditu .

Arte-lan guzti hauen 55 egile gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak (20 bizkaitarrak, 4 gipuzkoarrak eta 3 arabarrak) eta Kantabriakoak (7 artista) dira. Gainerakoak nafarrak, errioxarrak, asturiarrak, galiziarrak, balearrak, kataluniarrak, murtziarrak eta andaluziarrak dira. Aurten, gainera, munduko beste hainbat tokietako artisten joerak ere egongo dira aretoan, Kolonbiako, Belgikako, Argentinako eta Mexikoko gazteen eskutik.

Getxoarte 2004

Getxoarte ekainaren 4tik 6ra arte izango da aurten Areetako Geltokiko Plazako 2.500 metro koadroko karpan. Hiru egunetan zehar, partehartzaileek oso lan ezberdinak erakutsiko dituzte, besteak beste, pinturak, ikus-entzunezko muntaiak, eskulturak, argazkiak... Honekin batera, katalogo zabala argitaratuko da parte hartzen duten artista guztien lana ezagutzera emateko.

Arte Sortu Berrien Aretoak euren lanak jendaurrean erakusteko aukera eman nahi die artistei. Aldi berean, Getxoartek arte plastikoen garapena sustatu nahi du, baita ekoizpen sortzailea ere. Gainera, proiektu anitzei bidea emango dieten ikuspuntu nahiz kode artistiko berrien bilaketa bultzatzea du helburu, horiek izango baitira arteen etorkizunaren oinarri nagusiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun