Atfal-Getxo Sahararen Aldeko Elkarteak Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetatik umeak ekarri eta udaldia gure udalerrian igarotzeko kanpaina antolatu du beste urte batez. Dagoeneko zabalik dago epea, datorren maiatzaren 25ra arte, uztaila eta abuztuan zehar haur saharar hauetako bat hartu nahi duten familia guztientzat.
"Opor baketsuak" leloa hartzen duen kanpainan, gutxienez 8 haur ekartzekko asmoa du Aftal elkarteak, besteak beste, elikadura osasuntsu bat eta basamortuan daukatena baino tenperatura askoz atseginagoaz goza dezaten. Horretaz gain, osasun azterketa egingo zaie. Familia giroan egiten diren banakako ekitaldiez gain, txangoak eta osteratxoak antolatuko dira egitasmora bildutako guztien arteko topaleku bihur daitezen. Umeren bat hartu nahi duten familiek 658 751 359 telefono zenbakira edo
sahara@atfalgetxo.org e-posta helbidera jo dezakete.