Gazte Planaren bidez, udalerriko gazteriaren beharrak aztertzen ari dira Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 29a, 23:34

Udalerriko gazteek dituzten arazoak ezagutu eta hauei konponbidea emateko asmoz, “Gazte Plana” izeneko azterketa egiten ari da, 14 eta 35 urte bitarteko lagunen artean, Sopelako Udalak. Horrela, Gazte Plana 2002-2005 onartzeko, Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiarekin bat egin du udal erakundeak. Montse Macias ikerketaz arduratuko den soziologoak azaldu duenez, enplegua, etxebizitza, hezkuntza, osasuna eta aisialdia arloetan, gazteen kolektiboak dituen arazo zehatzei erantzuna eman nahi die Gazte Planak. Helburu hori lortzeko, gizarte talde horrek dituen beharrak ezagutzea da lehenengo pausua, eta horretarako, inkesta bat egiten ari dira gazte sopeloztarren artean. “Herriko gazteriaren egoera ezagutzen lagunduko digu horrek”, adierazi du Maciasek.

Inkestaren bidez, elkarrizketatuek dituzten gabeziak eta beharrak ezagutu ahal izango dira, bide batez, euren ohitura, jardun, kezka, iritzi eta abarren berri emango duen diagnostikoa egin ahal izateko. Honi lotuta, Sopelan gazteentzako azpiegitura gabezia dagoela onartzen du Ricardo Ibarra alkateordeak. Hala ere, “Gazte Planaren bidez, “herriko gazteriari behar bezalako arreta emateko” lan egingo dutela dio berak, “beti ere, Sopela bezalako udalerri batek dauzkan aukerak kontutan hartuta”.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun