Atzo, gaur eta etzi bezala - Unai Garate / gidoigilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 30a, 16:16

Beharretik etxera heldu naiz arratsaldeko seietan, atzo, bihar eta etzi bezala. Ez zait ezer okurritzen, hortaz, telebistari nere gogoetak konfiatuko dizkiot.
Klik, pssssss....telebista piztu dut:








Carol Wotjila-Juan Pablo II.na Liga Arabiarreko liderrekin bildu da, jainkoaren
nahia eta hitza bete dezaten
............Josu Jon Imazek iragarri du: “ guztion artean adostutako legea eta
autonomia bilatuko du jaurlaritzak”......David Beckam R.Madrileko jokalaria
Ester Cañadasekin ikusi zuten bart gauean
.....................60 hildako Faluyan, 12 Csjordanian, 45 edo 52, ez dakigu, Basoran
.......gripeak jota Raulek ez du jokatzerik izango,” ez nago ondo, taldeak behar
banau, han izango naiz hala ere” gaineratu du
.....“jainkoa nigana etorri da, horregatik jo du Aidak zeuengana” Aida, Gran
Hermanoko lehiakide ohiaren adierazpenak....Hegazkin istripu bat Turkian, 38
pertsona hilda, horien artean hiru espainair(gainontzekoak sekula santan ez
dugu jakingo nongotarrak ziren)
.................Deportivok 4 Milanek 0(izugarri gustatzen zait futbola baina
Maldinik irabazten duena 6 hilabetetan, ez dut sekula nik irabaziko, ez
ekonomikoki ez kirolari dagokionean)..............Gazteriaren %60ak harreman
sexualak izan ditu 16 urterekin(non ote nengoen ni, adin horrekin?)
......................Ariel Sharonek hilketa selektiboei ekingo diela berriz ere, juduen
babesa bermatu arte, errepikatu du bada ezpada
.................................Hainbat euskal erakundek bat egin dute euskal kulturaren
defentsan..................poliziak 200kilo kokaina aurkitu ditu Santurtziko portuan
“On dagizuela”jatetxearen ugazabaren laketuntzian
.......................Zapaterok eta Fidel Castrok elkarrekin bazkaldu dute Txileko
Casa Gallega sozietatean bi herrialden arteko erlazioa sendotzeko asmoz
......................................Bukatzeko azken momentuko berri bat
AEBen armadak Bagdageko ipar sarrera erasotu du, hildakoak zenbat diren
jakiterik ez dago ondino, besterik gabe arratsaldeon eta 12ak arte.


Buf, gaur botila bat ron hartu eta parrillada bat antolatuko dut lagunekin
hondartzan, gaur, ASKATASUNA hitzaren esanahia hori baita nere ustez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun