Langileak eta herria burujabe!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 30a, 23:01

Nazioarteko Langilearen Eguna dela-eta, mobilizazioak izango dira urtero legez bazter guztietan. LAB, ELA, EILAS eta EHNE sindikatuek deialdi bateratua egin dute Bilboko Bihotz Sakratuan 11:00etan hasi behar duen manifestazioan parte hartzeko. EHKk babesa eskaini dio manifestazio honi. Gazte Mugimenduak antolatuta, Iruñea, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Sestao eta Bortzirietan manifestazioak burutuko dira 18:00etan. CNTk hiriburuetan manifestazioak antolatu ditu: Donostian, 11:30etan Boulevard-ean eta Bilbon, 11:30etan Gran Via 50en.

LAB, ELA, EILAS eta EHNEren komunikatua (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun