Nahaste borrastea da Rugby Liga

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 1a, 23:46

Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Nire ustez, ohorezko maila eta lehen mailako lau talde eduki beharko lituzke Rugby Ligak, ohorezko mailan bi talde egon beharrean: A eta B. Rugbya da, ez futbola. Frantzian bezala egin beharko lukete: 12 talde, hauetatik lehenengo lauak Europako Liga jolasten dute eta kopatik kanpo geratzen dira, nazioko txapelketaren bigarren fasea ere jolasten dute.

Aurten txapuza izan da liga. Partidak jolastu diren bakoitzean, arauak aldatzen ibili dira. Horrela ezinezkoa da. Hobera aldatu beharko genuke. Hortaz, talde txikiek bere erkidegoko taldeekin jokatu beharko lukete lehendabizi, klasifikatzea lortuz gero, beste erkidegoetako taldeen aurka aurretiazko fasea delakoan aritzeko. Eskarmentu handiagoko jendea jarri beharko lukete txapelketak antolatzeko, ez edozein.

Aupa Getxo! Beste urte batez ohorezko mailan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun