.Bestalde, liburutegien erakusguneak ere jende asko bildu zuen. Liburuak uzteaz gain, erakusguneak berak liburuak irakurtzeko plazan jarri zituen mahaiek ere oso ongi funtzionatu zuten.
Irakurketa giro ludiko eta jostagarriarekin uztartzeko asmoz, Getxoko Liburu Azokak jarduera paraleloak antolatu zituen eta jendearen harrera bikaina lortu, gainera. Horrela, "Getxo: atzo eta gaur" erakusketak bisitari ugari bildu zituen, herri bizkaitarreko irudi zaharrak ikusteko asmotan. Txikienei dedikaturiko tailerrek eta kontu-kontalariek ere arrakasta izan zuten.
Azokaren girotze orokorra oso ongi baloratu dute bisitariek. Izan ere, R.L. Stevenson-en "Altxorraren uhartea" eleberri famatuan girotuta agertoki nagusi bezala kokatu zen ontzi handiak arrakasta handia lortu zuen, batez ere haurren aldetik.
Getxoko Liburu Azokak 14.000tik gora lagunen bisita izan zuen, apirilaren 22tik 24ra, Algortako Geltokiko Plazan. Harrera oso ona izan zuen beste jarduera bat Getxoko antzinako irudien erakusketa izan zen, "Altxorraren uhartea" eleberria erabiliz eginiko azokaren girotzeaz gain, plazan jarri zuten pìraten ontziarekin batera. Azken literatur-berrikuntzez gain, arrakasta handia izan zuten komikiek eta haurrentzako liburuek. Zehazkiago, liburu salduenak, "El código Da Vinci", "Getxoko leku izenak" eta "Kika superbruja" haurrentzako bilduma izan ziren.