Algortako kutxazain automatikoan lapurtzen saiatzeagatik atxilotuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 3a, 22:37

Berangon 25 eta 28 urteko bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, gaur goizaldean, Algortako kutxazain automatiko batean indarrez lapurtzen zaiatzea leporatuta. Ustez, mozkortuta gidatzeagatik, trafiko segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote bietako bati.

Goizaldeko ordu batak inguruan, Algortako Sarrikobaso kaleko sukurzaletako batean, bi gazte kutxazainari joka zebiltzala ohartarazi zion Ertzaintzari auzokide batek. Ustez, dirua ateratzen zaitu, baina, ez zutenez lortu, kotxean joan ziren. Handik gutxira, Berango aldean geldiarazi zuten ibilgailua polizia agenteek eta 28 urteko P.C.A. eta 25 urteko D.V.A. atxilotu zituzten. Azkenengo honi, trafiko segurtasunaren aurkako delitua egozten diote, odolean baimendua baino alkohol kopuru handiagoa edukitzeagatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun