Beste alde batetik, udalerrian prebentzio programak aurrera eramaten dituen talde teknikoa mantentzeko, 130.069 euroko dirulaguntza eskatuko dio Eusko Jaurlaritzako Drogomenpekotasunen Zuzendaritzari Udal Gobernu Batzordeak. Era berean, Drogomenpekotasunen Prebentziorako Programak aurrera eramateko beste 72.625 euroko dirulaguntza ere eskatuko dio.
Udalak 83.597 euro banatuko ditu Gizarte Zerbitzuekin kolaboratzen duten elkarteen artean
Beste alde batetik, datorren maiatzaren 28ra arte, zabalik egongo da udal Gizarte Zerbitzuekin kolaboratzen duten elkarteek urtero Getxoko Udalak ematen dituen dirulaguntzak eskatzeko epea. Aurten Udal Gobernu Batzordeak 83.597 euro banatuko ditu, iaz emandakoaren aldean hazkunde nabarmena izanik.
Urtez urte deialdi honetara aurkezten diren elkarteek alor desberdinetan egiten dute lan, besteak beste, haurren, emakumezkoren, gaixotasun batzuek jotako pertsonen alorretan edo lana bultzatzen .
Urtero Udalarekin hitzarmen bat sinatzen duten elkarteak deialdi honetatik kanpo geratzen dira. Iñaki Zarraoaren hitzetan, Udalaren asmoa da lan sistema hau bultzatzea, hitzarmenek epe luzerako lana finkatzea ahalbideratzen baitute, Udalak ezarritako helburuekin bat etorriz gainera.