Bidean Bidezabal kalean eskailera mekaniak jartzeko proiektua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 4a, 22:01

Bidezabal kalean jarriko dituzten arrapala mekanikoak eraikitzeko lanen proiektuaren idazketa eta zuzendaritza teknikoa 33 mila eurotako zenbatekoan esleitu ditu Getxoko Gobernu Batzordeak.

Proiektu honek bi zati izango ditu, Sarrikobaso eta Bidezabal kaleen arteko malda oso handia baita. Lehena Sarrikobaso kalea eta Bidezabal kalearen arteko gurutzebidean dagoen errotondatik Urkiola kaleraino ipiniko dute, ezker aldeko espaloian. Bigarren zatia gune horretatik Bidezabal metroko geltokiraino izango da. Horrela, bi instalakuntza garrantzitsutara heldu ahal izatea erraztuko da, hau da, metroko geltokira eta Osasun Zentrora.

Iñaki Zarraoa Getxoko alkatearen arabera, arrapala mekaniko hauek urtearen amaierarako edo datorren urteko hasierarako egon litezke amaituta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun