Antolaketan parte hartzeko deia
'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren 30an. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia@ikastola.net
Enrique Azurzak zuzentzen duen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Abesbatzak eta Leioako San Juan Bautista Koruak, Basilio Astúlezen zuzendaritzapean, doako kontzertu bat eskainiko dute bihar, udalerri horretako Musika Eskolako Auditorioan, 20:00etan hasita,