Hemen duzue Getxoko Ezker Abertzaleak zabaldu duen gutuna, sinatzeko non, noiz eta zelan egin azaltzen duena:
Kaixo
Europear hauteskundeakekainaren 13an izango dira Euskal Herri osoan, bai hego zein iparraldean.
Herri honetako ezkertiar eta abertzaleok berriro ere apartheid egoera lotsagabean aurkitzen gara, hauteskunde hauetara ezin aurkeztuz.
Zenbait herritarrek Herritarren Zerrenda aurkezteko asmoa agertu dute, isilarazi nahi duten sektore honi ahotsa emateko.
Horretarako, 2003ko Udal Hauteskundeetan gertatu zen bezala, sinadura bilketa bat burutu beharrean gaude notario eta udal idazkariaren aurrean.
Algortako Notariotzan, Amezti 6
ostirala arte egunero goizez 10.00 -13.30
asteazkenean eta ostegunean arratsaldez 17.00 - 19.00
Areetako Notariotzan, "ipotxen" plaza
ostirala arte egunero goizez 9.00 - 13.30
osteguna arte egunero arratsaldez 16.00 - 19.30
Getxoko Udaletxean
osteguna arte egunero arratsaldez 16.30 - 19.30
maiatzaren 8an larunbatean goizez 9.00 -13.00
Baita Uribe Kosta eskualdeko gainontzeko udaletxeetan ere
Hauek dira betebeharreko baldintzak:
- Adinez nagusia izatea.
- Udalerrian bertan erroldatua izatea.
- NAN espainiarra edo pasaportea erakustea.
- Beste hautesle-elkarte bat sortzeko sinadurarik ez ematea.
Euskal Herriak bizi duen gatazka Nazioarteko agendan dago, eta hauteskunde hauek ematen diguten aukeraz baliatu behar dugu gure ahotsa entzunarazteko eta herriak baztertuz inposatu nahi duten merkatarien Europa eredu horren aurka borrokatzeko.