Dominikar Errepublikara ere bideratu dituzte garapenerako lankidetza dirulaguntzak. Besteak beste, Lamiakoko ikastetxe publikoa herrialde horretako zentro batekin anaituta dago eta elkartruke kulturalerako egitasmoak egiten dituzte. 20 mila euro jasoko dute hauek.
Gainontzeko dirulaguntzei dagokionez, UNICEFek 15.432 euro, Ekialdek 10.560 euro, ACNURek 15.700 euro eta Bakearen aldeko Lankidetzarako Batzordeak 4 mila euro jasoko dituzte, hurrenez hurren. Beste 10 mila euro, berriz, Manos Unidas, Anesvad, Medicus Mundi eta Zabalketa gobernuz kanpoko erakundeei emango dizkiete, gehienbat Hego Amerikako herrialdeetara bideratuta.