"Aurreko urteotan izan diren herritarren ilarak ekiditu nahi dira Fadurako bazkideentzat erosoago izan dadin. Ondo funtzionatzea espero dugu, nahiz eta, adinen arabera edo mailen arabera tarteko, prozesua zaila izango den. Hala ere, dena ondo joatea espero dugu, horrela sistema hau etorkizunean ere errepikatu ahal izateko" Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak gaur goizean prentsaurrekoan azaldu duenez. Ikastaroen prezioak 14,20 eta 94,35 euro artekoak izango dira.
Egitaraua
Uztailean 359 toki eskainiko ditu Fadurak Aerobic, Abentura, Grand Slama, Jolasketan, Dibertiuda, Igeriketa, Tenisa eta Padel ikastaroetan eta abuztuan 160 plaza Tenis, Padel, Igeriketa, Dibertiuda eta Jolasketan ikastaroetan.
"Jolasketan" ekitaldia 4 eta 6 urte artekoentzat da, goiz entretenigarria eman dezatela. Jolas psikomotriz eta jolasteko ekitaldi, txango txiki eta tailer batzuen bitartez heziketa jasotzen dute.
"Dibertiuda" 7 eta 9 urte artekoentzat da eta, mugimendua haurraren garapenerako parte integrala bezala kontuan harturik, jolasak, kirolak, txangoak eta piszina izango dituzte. "Abentura" 10 eta 13 urte artekoei dago zuzenduta. Ekitaldi nagusia inguruko mendietarako irteerak dira-eguraldiak horrela baimentzen duenean- martxa egiteko eta aldi berean ingurunea, fauna eta flora ezagutzeko. Besteak beste, tirolina, taldetako kirolak, itsasoko ekitaldiak edo etxolen eraikipena ere egingo dute.
"Grand Slama"tenis eta padeleko udako kanpusa da, 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta. Kirol hauetan ibilitakoek akatsak zuzenduko dituzte eta estiloa eta teknika hobetu ere.
Gainontzekoei dagokienez, Aerobic eta Padel ikastaroak 14 urtetik gorakoentzat dira; Igeriketarenak 4 urtetik gorakoentzat eta Tenis ikastaroak 7 urtetik gorakoentzat.