Bi adin txikiko atxilotu dituzte Areetan hainbat lapurreta egiteagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 7a, 23:25

Getxoko Udaltzaingoak bi adin txikiko atxilotu ditu atzo, goizaldeko 4:00etan, ustez, hainbat autoren barrukaldetan ohostu eta Areetako Mesedeetako Ama kalean aparkatuta zegoen beste auto bat lapurtzea leporatuz. Adin Txikikoen Fiskaltzara eraman zituzten biak, eta hark gazteena, 13 urtekoa, Loiuko adin txikikoen zentroan sartzea agindu zuen, eta bestea, 16 urtekoa, Aramaiokoan, Araban.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun