Maiatzaren 14ra arte izango dute euren lanak aurkezteko aukera, Sopelako Jaietako XIII Kartel Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek. Horretarako, udaletxeko Kultura Sailera joan beharko dira interesatuaek. Gogoratu behar da, bi arlotan banatu dituztela sariak. Alde batetik, 60 eurotako Haurrentzako Saria jasoko du 16 urte bitarterako parte-hartzaileetako batek. Bestetik, 17 urtetik gorakoen artean, hiru sari banatuko dituzte: irabazlearentzat 450 euro, bigarrenarentzat 300 euro eta hirugarrenarentzat 150 euro, hurrenez hurren.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!