Guztiak batera, Bizkaiko turismo sektorea sustatu eta indartzeko asmoz, hainbat udalekin elkarlanerako hitzarmenak sinatuko ditu Foru Aldundiak. 96 mila euroko aurrekontuarekin, Uribe Kosta eskualdeko Gorliz eta Getxo herriekin, eta Bakio, Bermeo, Mundaka, Gernika, Portulalete eta Barakaldoko Inguralde erakundearekin egingo dituzte akordioak.
Besteak beste, Bizkaiko errekurtso eta ekoizkinak eta horiek kokatuta dauden ingurune geografikoak bultzatzea da hitzarmen hauen helburua. Horrekin batera, maila ekonomikoan zein teknikoan, turismo sektoreko udal eta eskualdeetako agenteak lagunduko dituzte. Baita egitura eta zerbitzu horiek sustatu ere.
Horretaz gain, turismo alorrean diharduten agenteen artean sinergiak sortu eta, udal eta eskualdeetako erakundeen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean elkarlana ahalbidetzeko asmoz, politika bateratuak garatu nahi dituzte. Bide batez, komunikazio estrategia amankomunak landu eta eskualdeko produktuak promozionatzeko. Azkenik, hainbat ekitaldi antolatu eta estatu mailako zein bestelako turismo azoka eta jardunaldietara elkarrekin joateko asmoa dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.