Xakea ez al da kirola?

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 10a, 22:49

Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Ez dut ulertzen, zer dela eta Eusko Jaurlaritzak ez duen xakea kiroltzat hartzen. Zer egin beharko dute orain euskal klubek eta EAEko, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako federazioek? Desagertzeko arriskuan daude, besterik gabe, jende gutxik praktikatzen duen kirola izateagatik. Noiz arte egon beharko gara egoera honetan? Kirol minoritarioetan gabiltzanak elkartu eta futbol eta saskibaloi bezalako gehiengoen kirolei aurre egitea da bide bakarra?

Batek daki. Nire ustez, xakea egin beharko genioke Eusko Jaurlaritzari, gutxiengo batzuek praltikatzen ditugun kirol horiekin ez amaitzeko. Hau guztia eginda, irabazita egongo da partida: xake-mate.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun