Zapaterori postalak bidaltzeko kanpaina abian jarri du Leioako EAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 11a, 22:33

Euskal Herriko gatazkari elkarrizketa bidezko irtenbidea eskatzeko asmoz, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari postalak bidaltzeko abian jarri duten kanpaina aurkeztu dute gaur Leioako EAko zinegotziek. Aipatutako postalak frankeatuta daude jada eta EAko kideek eurek arduratuko dira banatzeaz. Halaber, kanpiana Nerbioi itsasadar eskuinaldeko gainontzeko udalerrietara zabaltzea ez dute baztertzen Leioako zinegotziek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun